1. |
Galbide Ederra
04:12
|
|
||
Gaua eguna baino argiagoa da
Negua uda baino amultsuagoa.
Mundua buruz behera dagoela nork uka?
Gure baitatik kanpo bizi omen gara.
Zu zaitut salbabide, azken esperantza
Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua.
Zu zaitut salbabide, galbide ederra
Zugan baino ezin nik galdu neure burua.
Dena atzekoz aurrera dagoela bistan da.
Galbidean barrena gabiltza guztiak
Nahaste-borraste ederra gugan errotuta
Hortik nola atera inork asmatu ahal?
Zu zaitut salbabide, azken esperantza
Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua.
Zu zaitut salbabide, galbide ederra
Zugan baino ezin nik galdu neure burua.
Hondamendia hemen da
Ustekabean helduta.
Hondamendia hemen da
Guretzat azken aukera.
Zu zaitut salbabide, azken esperantza
Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua.
Zu zaitut salbabide, galbide ederra
Zugan baino ezin nik galdu neure burua.
|
||||
2. |
Kito
04:53
|
|
||
Mailu bat omen da bakea
Mailu bat gogorki jotzeko
Gerraren alde omen direnak.
Oro eztia, oro esnea
Denon artean banatzeko
Jo aurretik hondar sirenak.
Mundu alu honen bukaera
Hemen da guztiontzat.
Munduaren argia
Betiko itzalita.
Gerlarik gabe bakerik ez
Eta surik gabe ezin erre.
Halaxe gauzak, zer egin ote?
Biziko gara halabeharrez
Edo ilun eta haserre
Noraezean eta arlote.
Mundu alu honen bukaera
Hemen da guztiontzat.
Munduaren argia
Betiko itzalita.
Gero eta gehiago ezin da.
Nahikorik ez guztiontzat.
Atertu gabeko gezurra
Zer hartuko guk aintzakotzat.
Mundu alu honen bukaera
Hemen da guztiontzat.
Munduaren argia
Betiko itzalita.
|
||||
3. |
Beti Hor, Beti Zor
04:07
|
|
||
Deus ez da betiko munduan
Oro aldatzen baita ziztuan.
Atzo ernegai zena non da orain?
Deus ez da gelditzen gure zain.
Zu, ordea, beti zaude hor
Isil eta herabe baina hor.
Argia niretzat gauetan
Aldi guztietan emankor.
Inperioak erori egin dira
Urreak arin galdu dirdira
Mendeetan irauteko sortua
Aspalditik daukagu ahaztua.
Zu, ordea, beti zaude hor
Isil eta herabe baina hor.
Argia niretzat gauetan
Aldi guztietan emankor.
Beti zaude hor
Nire alde gogor.
Beti zaude hor
Asko dizut zor.
Zu, ordea, beti zaude hor
Isil eta herabe baina hor.
Argia niretzat gauetan
Aldi guztietan emankor.
|
||||
4. |
Gezurren Bat
03:27
|
|
||
Konta egidazu gezurren bat.
Maitasun eternala
Agindu berehala
Maitasun oso osoa
Gaur egun eta geroan.
Konta egidazu gezurren bat.
Gosearen asetzea
Diruaren akabera
Gorpuen berpiztea
Munduaren zoriona.
Konta egidazu gezurren bat.
|
||||
5. |
Udaberria
04:13
|
|
||
Akabo negu gorria
Udaberria jada
Lurra itzarri eta dena
Liliz mukurutua.
Hormatzen gintuen hotzak
Egin du iparrera
Urtaro hasi berriak
Badu bihotz epela.
Gure egunik ederrenak
Bidean omen dira
Atzean utzitakoak
Itzuliko ez baitira.
Hotzak eragin ospelak
Harekin joanen dira
Nire bi esku leunek
Besterik ez desira.
Eguzkia izanen da
Gure lagun bakarra
Haren fereka eztia
Egun osoz larruan.
Gure egunik ederrenak
Bidean omen dira
Atzean utzitakoak
Itzuliko ez baitira.
Zabaldu leiho guztiak
Egurastu etxea.
Eguzkiak har dezala
Ilunaren tokia.
Gure egunik ederrenak
Bidean omen dira
Atzean utzitakoak
Itzuliko ez baitira.
|
||||
6. |
Munduaren Ederra
04:39
|
|
||
Munduaren ederra kolokan beti
Zikina eta zatarra nonahi ageri.
Munduaren ederra tokitan beti
Gizonaren eskuak horri ezin eutsi.
Mendian ibili edo basoan zehar
Itsaso aldetik gertu edo erreka ondoan
Noranahi joaten naizela, horra edertasuna
Horren orpotik, ordea, azaldu itsuskeria.
Munduaren ederra kolokan beti
Zikina eta zatarra nonahi ageri.
Munduaren ederra tokitan beti
Gizonaren eskuak horri ezin eutsi.
Gizonaren hatsak zikindu egiten du
Giroa pozoindu eta erabat kutsatu
Lorategi eta baratzak erro-errotik usteldu
Fruitu eta lore ederrak hondatu eta zimeldu.
Munduaren ederra kolokan beti
Zikina eta zatarra nonahi ageri.
Munduaren ederra tokitan beti
Gizonaren eskuak horri ezin eutsi.
Ahul eta hauskorra
Edertasuna
Ukituz gero
Desagertzen da.
Ahul eta hauskorra
Apurtu erraza
Hamaika zatitan
Hautsi egiten da.
Munduaren ederra kolokan beti.
|
||||
7. |
Edengo Baratza
04:28
|
|
||
Zure mundu ederra
Zinez mundu bikaina
Tamala ez izatea
Benetakoa.
Baina hala balitz
Han nahiko nuke bizi
Zure aldamenean
Betiko.
Paradisua lekutan da.
Kito Edengo baratza.
Joria zena agorra orain
Guztia usteltzera utzita.
Horrela ikusteko
Zer begi mota behar?
Nora zatarra bihurtu
Edertasun?
Ahalegindu izan naiz
Baina debalde izan da
Zaborra baino ezin nik ikusi.
Paradisua lekutan da.
Kito Edengo baratza.
|
||||
8. |
Ilargipean
05:22
|
|
||
Munduan barna zakur deslai
Noraezean baina alai.
Bakarrik ibilita ez naiz ikaratzen
Zure laguntzak, berriz, nau asebetetzen.
Ilargipean dantza egin dezagun
Ilargipean gozo eta trinko
Ilargipean jira eta bira
Munduaz ahaztu arte.
Laino ilunak agertzean
Itzultzen naiz zuregana
Ilunpea orduan urratu egiten da
Dena argitzen baitu zure irribarreak.
Ilargipean dantza egin dezagun
Ilargipean gozo eta trinko
Ilargipean jira eta bira
Munduaz ahaztu arte.
Bide ertzean atezuan
Hamaika munstro esperoan
Baina ez naute izutzen, ez diet ihes egiten
Zure ondoan salbu bainaiz ni egoten.
Ilargipean dantza egin dezagun
Ilargipean gozo eta trinko
Ilargipean jira eta bira
Munduaz ahaztu arte.
|
||||
9. |
Alferrikako Ahalegina
04:25
|
|
||
Ezinbestekorik ez omen dago
Ia orok badu bere ordezko
Maitaleak ere, nola ez, bada
Ordezka daitezke aise aski.
Zu ezagutu arte horretan nengoen
Zu ezagututa ez, ordea.
Behar zaitut orain, orain eta gertu
Suak oxigenoa bezainbat.
Ahalegindu izan naiz zu ez maitatzen.
Ahalegindu izan naiz zutaz ahazten.
Ahalegindu izan naiz, baina alferrik
Egotzi ezin baitzaitut nigandik.
Berezia zara eta aparta
Harribitxietan harribitxi
Horietako edozein bezain edertzat
Jo izan zaitut betidanik.
Zu ikusi ahala galduta nintzen
Eta harez gero preso nauzu.
Zure kateetatik askatze aldera
Borrokatu izan naiz jo eta su.
Ahalegindu izan naiz zu ez maitatzen.
Ahalegindu izan naiz zutaz ahazten.
Ahalegindu izan naiz, baina alferrik
Egotzi ezin baitzaitut nigandik.
|
||||
10. |
Botilarena
04:29
|
|
||
Botila guztiak aski ez izan nonbait
Gure egarria asetzeko.
Ardoa ona da, hoberik ote da?
Jainkoen opari guretzat.
Bizitzak gogor jotzen gaitu sarritan
Behin eta berri jotzen gaitu ezustean.
Maite izan gintuztenak non dira?
Ezkutatu al dira lainotan?
Kristoren odola, txit sagaratua
Mirariak egiteko gauza.
Edan dezagun ba, ahal den bitartean
Agortu baino lehen guztia.
Bizitzak gogor jotzen gaitu...
Bizitzak gogor jotzen gaitu sarritan
Behin eta berri jotzen gaitu ezustean.
Maite izan gintuztenak non dira?
Ezkutatu al dira lainotan?
|
If you like Xabier Montoia, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp