We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Alferrikako Ahalegina

from Montoiaren Mundu Miresgarria by Xabier Montoia

/

lyrics

Ezinbestekorik ez omen dago
Ia orok badu bere ordezko
Maitaleak ere, nola ez, bada
Ordezka daitezke aise aski.

Zu ezagutu arte horretan nengoen
Zu ezagututa ez, ordea.
Behar zaitut orain, orain eta gertu
Suak oxigenoa bezainbat.

Ahalegindu izan naiz zu ez maitatzen.
Ahalegindu izan naiz zutaz ahazten.
Ahalegindu izan naiz, baina alferrik
Egotzi ezin baitzaitut nigandik.

Berezia zara eta aparta
Harribitxietan harribitxi
Horietako edozein bezain edertzat
Jo izan zaitut betidanik.

Zu ikusi ahala galduta nintzen
Eta harez gero preso nauzu.
Zure kateetatik askatze aldera
Borrokatu izan naiz jo eta su.

Ahalegindu izan naiz zu ez maitatzen.
Ahalegindu izan naiz zutaz ahazten.
Ahalegindu izan naiz, baina alferrik
Egotzi ezin baitzaitut nigandik.

credits

from Montoiaren Mundu Miresgarria, track released November 4, 2011

license

tags

about

Xabier Montoia Gabon

contact / help

Contact Xabier Montoia

Report this track or account

If you like Xabier Montoia, you may also like: