/

lyrics

Gaua eguna baino argiagoa da
Negua uda baino amultsuagoa.
Mundua buruz behera dagoela nork uka?
Gure baitatik kanpo bizi omen gara.

Zu zaitut salbabide, azken esperantza
Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua.
Zu zaitut salbabide, galbide ederra
Zugan baino ezin nik galdu neure burua.

Dena atzekoz aurrera dagoela bistan da.
Galbidean barrena gabiltza guztiak
Nahaste-borraste ederra gugan errotuta
Hortik nola atera inork asmatu ahal?

Zu zaitut salbabide, azken esperantza
Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua.
Zu zaitut salbabide, galbide ederra
Zugan baino ezin nik galdu neure burua.

Hondamendia hemen da
Ustekabean helduta.
Hondamendia hemen da
Guretzat azken aukera.

Zu zaitut salbabide, azken esperantza
Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua.
Zu zaitut salbabide, galbide ederra
Zugan baino ezin nik galdu neure burua.

credits

from Montoiaren Mundu Miresgarria, track released November 4, 2011

tags

license

about

Xabier Montoia Gabon

contact / help

Contact Xabier Montoia