We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/

lyrics

Munduan barna zakur deslai
Noraezean baina alai.
Bakarrik ibilita ez naiz ikaratzen
Zure laguntzak, berriz, nau asebetetzen.

Ilargipean dantza egin dezagun
Ilargipean gozo eta trinko
Ilargipean jira eta bira
Munduaz ahaztu arte.

Laino ilunak agertzean
Itzultzen naiz zuregana
Ilunpea orduan urratu egiten da
Dena argitzen baitu zure irribarreak.

Ilargipean dantza egin dezagun
Ilargipean gozo eta trinko
Ilargipean jira eta bira
Munduaz ahaztu arte.

Bide ertzean atezuan
Hamaika munstro esperoan
Baina ez naute izutzen, ez diet ihes egiten
Zure ondoan salbu bainaiz ni egoten.

Ilargipean dantza egin dezagun
Ilargipean gozo eta trinko
Ilargipean jira eta bira
Munduaz ahaztu arte.

credits

from Montoiaren Mundu Miresgarria, track released November 4, 2011

license

tags

about

Xabier Montoia Gabon

contact / help

Contact Xabier Montoia

Report this track or account

If you like Xabier Montoia, you may also like: