We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Munduaren Ederra

from Montoiaren Mundu Miresgarria by Xabier Montoia

/

lyrics

Munduaren ederra kolokan beti
Zikina eta zatarra nonahi ageri.
Munduaren ederra tokitan beti
Gizonaren eskuak horri ezin eutsi.

Mendian ibili edo basoan zehar
Itsaso aldetik gertu edo erreka ondoan
Noranahi joaten naizela, horra edertasuna
Horren orpotik, ordea, azaldu itsuskeria.

Munduaren ederra kolokan beti
Zikina eta zatarra nonahi ageri.
Munduaren ederra tokitan beti
Gizonaren eskuak horri ezin eutsi.

Gizonaren hatsak zikindu egiten du
Giroa pozoindu eta erabat kutsatu
Lorategi eta baratzak erro-errotik usteldu
Fruitu eta lore ederrak hondatu eta zimeldu.

Munduaren ederra kolokan beti
Zikina eta zatarra nonahi ageri.
Munduaren ederra tokitan beti
Gizonaren eskuak horri ezin eutsi.

Ahul eta hauskorra
Edertasuna
Ukituz gero
Desagertzen da.
Ahul eta hauskorra
Apurtu erraza
Hamaika zatitan
Hautsi egiten da.

Munduaren ederra kolokan beti.

credits

from Montoiaren Mundu Miresgarria, track released November 4, 2011

license

tags

about

Xabier Montoia Gabon

contact / help

Contact Xabier Montoia

Report this track or account

If you like Xabier Montoia, you may also like: