We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/

lyrics

Akabo negu gorria
Udaberria jada
Lurra itzarri eta dena
Liliz mukurutua.
Hormatzen gintuen hotzak
Egin du iparrera
Urtaro hasi berriak
Badu bihotz epela.

Gure egunik ederrenak
Bidean omen dira
Atzean utzitakoak
Itzuliko ez baitira.

Hotzak eragin ospelak
Harekin joanen dira
Nire bi esku leunek
Besterik ez desira.
Eguzkia izanen da
Gure lagun bakarra
Haren fereka eztia
Egun osoz larruan.

Gure egunik ederrenak
Bidean omen dira
Atzean utzitakoak
Itzuliko ez baitira.

Zabaldu leiho guztiak
Egurastu etxea.
Eguzkiak har dezala
Ilunaren tokia.

Gure egunik ederrenak
Bidean omen dira
Atzean utzitakoak
Itzuliko ez baitira.

credits

from Montoiaren Mundu Miresgarria, track released November 4, 2011

license

tags

about

Xabier Montoia Gabon

contact / help

Contact Xabier Montoia

Report this track or account

If you like Xabier Montoia, you may also like: