We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Montoiaren Mundu Miresgarria

by Xabier Montoia

/
1.
Gaua eguna baino argiagoa da Negua uda baino amultsuagoa. Mundua buruz behera dagoela nork uka? Gure baitatik kanpo bizi omen gara. Zu zaitut salbabide, azken esperantza Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua. Zu zaitut salbabide, galbide ederra Zugan baino ezin nik galdu neure burua. Dena atzekoz aurrera dagoela bistan da. Galbidean barrena gabiltza guztiak Nahaste-borraste ederra gugan errotuta Hortik nola atera inork asmatu ahal? Zu zaitut salbabide, azken esperantza Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua. Zu zaitut salbabide, galbide ederra Zugan baino ezin nik galdu neure burua. Hondamendia hemen da Ustekabean helduta. Hondamendia hemen da Guretzat azken aukera. Zu zaitut salbabide, azken esperantza Zugan baino ezin nik aurkitu neure burua. Zu zaitut salbabide, galbide ederra Zugan baino ezin nik galdu neure burua.
2.
Kito 04:53
Mailu bat omen da bakea Mailu bat gogorki jotzeko Gerraren alde omen direnak. Oro eztia, oro esnea Denon artean banatzeko Jo aurretik hondar sirenak. Mundu alu honen bukaera Hemen da guztiontzat. Munduaren argia Betiko itzalita. Gerlarik gabe bakerik ez Eta surik gabe ezin erre. Halaxe gauzak, zer egin ote? Biziko gara halabeharrez Edo ilun eta haserre Noraezean eta arlote. Mundu alu honen bukaera Hemen da guztiontzat. Munduaren argia Betiko itzalita. Gero eta gehiago ezin da. Nahikorik ez guztiontzat. Atertu gabeko gezurra Zer hartuko guk aintzakotzat. Mundu alu honen bukaera Hemen da guztiontzat. Munduaren argia Betiko itzalita.
3.
Deus ez da betiko munduan Oro aldatzen baita ziztuan. Atzo ernegai zena non da orain? Deus ez da gelditzen gure zain. Zu, ordea, beti zaude hor Isil eta herabe baina hor. Argia niretzat gauetan Aldi guztietan emankor. Inperioak erori egin dira Urreak arin galdu dirdira Mendeetan irauteko sortua Aspalditik daukagu ahaztua. Zu, ordea, beti zaude hor Isil eta herabe baina hor. Argia niretzat gauetan Aldi guztietan emankor. Beti zaude hor Nire alde gogor. Beti zaude hor Asko dizut zor. Zu, ordea, beti zaude hor Isil eta herabe baina hor. Argia niretzat gauetan Aldi guztietan emankor.
4.
Gezurren Bat 03:27
Konta egidazu gezurren bat. Maitasun eternala Agindu berehala Maitasun oso osoa Gaur egun eta geroan. Konta egidazu gezurren bat. Gosearen asetzea Diruaren akabera Gorpuen berpiztea Munduaren zoriona. Konta egidazu gezurren bat.
5.
Udaberria 04:13
Akabo negu gorria Udaberria jada Lurra itzarri eta dena Liliz mukurutua. Hormatzen gintuen hotzak Egin du iparrera Urtaro hasi berriak Badu bihotz epela. Gure egunik ederrenak Bidean omen dira Atzean utzitakoak Itzuliko ez baitira. Hotzak eragin ospelak Harekin joanen dira Nire bi esku leunek Besterik ez desira. Eguzkia izanen da Gure lagun bakarra Haren fereka eztia Egun osoz larruan. Gure egunik ederrenak Bidean omen dira Atzean utzitakoak Itzuliko ez baitira. Zabaldu leiho guztiak Egurastu etxea. Eguzkiak har dezala Ilunaren tokia. Gure egunik ederrenak Bidean omen dira Atzean utzitakoak Itzuliko ez baitira.
6.
Munduaren ederra kolokan beti Zikina eta zatarra nonahi ageri. Munduaren ederra tokitan beti Gizonaren eskuak horri ezin eutsi. Mendian ibili edo basoan zehar Itsaso aldetik gertu edo erreka ondoan Noranahi joaten naizela, horra edertasuna Horren orpotik, ordea, azaldu itsuskeria. Munduaren ederra kolokan beti Zikina eta zatarra nonahi ageri. Munduaren ederra tokitan beti Gizonaren eskuak horri ezin eutsi. Gizonaren hatsak zikindu egiten du Giroa pozoindu eta erabat kutsatu Lorategi eta baratzak erro-errotik usteldu Fruitu eta lore ederrak hondatu eta zimeldu. Munduaren ederra kolokan beti Zikina eta zatarra nonahi ageri. Munduaren ederra tokitan beti Gizonaren eskuak horri ezin eutsi. Ahul eta hauskorra Edertasuna Ukituz gero Desagertzen da. Ahul eta hauskorra Apurtu erraza Hamaika zatitan Hautsi egiten da. Munduaren ederra kolokan beti.
7.
Zure mundu ederra Zinez mundu bikaina Tamala ez izatea Benetakoa. Baina hala balitz Han nahiko nuke bizi Zure aldamenean Betiko. Paradisua lekutan da. Kito Edengo baratza. Joria zena agorra orain Guztia usteltzera utzita. Horrela ikusteko Zer begi mota behar? Nora zatarra bihurtu Edertasun? Ahalegindu izan naiz Baina debalde izan da Zaborra baino ezin nik ikusi. Paradisua lekutan da. Kito Edengo baratza.
8.
Ilargipean 05:22
Munduan barna zakur deslai Noraezean baina alai. Bakarrik ibilita ez naiz ikaratzen Zure laguntzak, berriz, nau asebetetzen. Ilargipean dantza egin dezagun Ilargipean gozo eta trinko Ilargipean jira eta bira Munduaz ahaztu arte. Laino ilunak agertzean Itzultzen naiz zuregana Ilunpea orduan urratu egiten da Dena argitzen baitu zure irribarreak. Ilargipean dantza egin dezagun Ilargipean gozo eta trinko Ilargipean jira eta bira Munduaz ahaztu arte. Bide ertzean atezuan Hamaika munstro esperoan Baina ez naute izutzen, ez diet ihes egiten Zure ondoan salbu bainaiz ni egoten. Ilargipean dantza egin dezagun Ilargipean gozo eta trinko Ilargipean jira eta bira Munduaz ahaztu arte.
9.
Ezinbestekorik ez omen dago Ia orok badu bere ordezko Maitaleak ere, nola ez, bada Ordezka daitezke aise aski. Zu ezagutu arte horretan nengoen Zu ezagututa ez, ordea. Behar zaitut orain, orain eta gertu Suak oxigenoa bezainbat. Ahalegindu izan naiz zu ez maitatzen. Ahalegindu izan naiz zutaz ahazten. Ahalegindu izan naiz, baina alferrik Egotzi ezin baitzaitut nigandik. Berezia zara eta aparta Harribitxietan harribitxi Horietako edozein bezain edertzat Jo izan zaitut betidanik. Zu ikusi ahala galduta nintzen Eta harez gero preso nauzu. Zure kateetatik askatze aldera Borrokatu izan naiz jo eta su. Ahalegindu izan naiz zu ez maitatzen. Ahalegindu izan naiz zutaz ahazten. Ahalegindu izan naiz, baina alferrik Egotzi ezin baitzaitut nigandik.
10.
Botilarena 04:29
Botila guztiak aski ez izan nonbait Gure egarria asetzeko. Ardoa ona da, hoberik ote da? Jainkoen opari guretzat. Bizitzak gogor jotzen gaitu sarritan Behin eta berri jotzen gaitu ezustean. Maite izan gintuztenak non dira? Ezkutatu al dira lainotan? Kristoren odola, txit sagaratua Mirariak egiteko gauza. Edan dezagun ba, ahal den bitartean Agortu baino lehen guztia. Bizitzak gogor jotzen gaitu... Bizitzak gogor jotzen gaitu sarritan Behin eta berri jotzen gaitu ezustean. Maite izan gintuztenak non dira? Ezkutatu al dira lainotan?

about

Xabier Montoia: Ahotsa
Maite Arroitajauregi: Celloa, ahotsak, melodika, pianoa.
Ibon Rodriguez: Pianoa, gitarra, ahotsak, kalinba.

Kantu guztiak, hitzak eta musika, Xabier Montoiak eginak.

2011ko udan, Eibarko musika eskolan eta Legarre estudioan grabatua.
Grabaketa: Ander Barriuso.
Ekoizpena: Ibon Rodriguez eta Ander Barriuso

Argazkiak eta diseinua: Lander Garro
Eskerrak: Ane, Alberto, Arrate, Kepa, Kokein, Ibai eta Eibarko musika eskola.

credits

released November 4, 2011

Tu buy the CD, please go to
www.bidehuts.net/wordpress/


Related links:
www.ibonrg.net
www.myspace.com/mursego

license

tags

about

Xabier Montoia Gabon

contact / help

Contact Xabier Montoia

Report this album or account

If you like Xabier Montoia, you may also like: